martes, 20 de noviembre de 2012

Laburtu, partekatu eta arakatu laburbildutako URLak

Goo.gl aplikazioak, denbora errealean, laburtutako edozein URL ren jarraipena egitea ahalbidetzen du. Erreminta bikaina publikoa zerk erakartzen duen jakiteko, eta lagungarria kanpaina sozialak edo posta elektronikoa hobetzeko.

Goo.gl URL guztiak libreak dira eta edozein pertsonak parte har dezake hauek sortzen. Animatu eta sortu zeurea!

martes, 30 de octubre de 2012

Paperezko egunkariek ba al dute etorkizunik?

Teknologia berriak edukitzen ari diren gorakada kontuan izaki, ea paperezko egunkariek etorkizunik ba al duten bezalako galderak modan jarri dira; eta honen erantzuna ez da batere erraza.

Esan beharra dago, paperak gastu ekonomiko handia sortzen duela, eta geroz eta jende gutxiago joaten dela erostera, baina bestalde, nahiz eta jendeak internet bidez prentsa gehiago kontsumitzen duen, honek ez du errentagarritasunik. Hau da, ez du dirurik ematen.

Gai honen inguruko azken albistea Estatu Batuetatik dator, non bertako 5 egunkarietatik 1ek, beraren edukiak kontsumitzeko kobratu egiten duten. Agian, hau litzateke irtenbidea, baina ez dut uste Nafarroa, Estatu Batuak bezain garaturik dagoenik teknologia aldetik, eta are gutxiago jende heldua. Beraz, esango nuke, jende heldua bizi den bitartean, paperezko egunkariak berdin jarraituko dutela, baina etorkizun hurbil bati begira birmoldaketaren bat pentsatu beharko dutela; hala nola, astean zehar edizio digitala saltzea, eta aste bukaeretan paperezkoak edo paperaren erabateko desagertzea.



Gainera, jendeak gaur egun berehalakotasuna bilatzen du, eta hori, ez da paperezko egunkarietan aurkitzen, egunkari digitaletan baizik. Beraz, paperaren etorkizuna nahiko ilun ikus daiteke ikuspuntu guztietatik.

Makina bat buru hauste ematen ari da azken urteotan paperaren inguruko gai hau, eta oraindik inor ez da hausartu pausurik ematera, baina ordua heltzear dago. Irtenbideren bat bilatu behar da, eta hartu behar den erabakia ez da xamurra izango, baina bai hartu beharrekoa. Eta hori, nire uste apalean, paperezko egunkarien alboratze batean oinarritu beharko litzateke, papera desagertu eta teknologia berrien aldeko apustua egin. Hori bai, beti ere ordainpekoa izan dadila edizio digitala.






lunes, 29 de octubre de 2012

Paperezko egunkarien etorkizuna

- Paperezko egunkariek beraien salmentekin jarraituko dute, baina birmoldaketa sakon bat egin beharko dute.
-Internet bidez dirua eskuratzeko finantziazio arazoak daude, beraz, interneten ere zerbait berria bilatu beharko dute.