martes, 30 de octubre de 2012

Paperezko egunkariek ba al dute etorkizunik?

Teknologia berriak edukitzen ari diren gorakada kontuan izaki, ea paperezko egunkariek etorkizunik ba al duten bezalako galderak modan jarri dira; eta honen erantzuna ez da batere erraza.

Esan beharra dago, paperak gastu ekonomiko handia sortzen duela, eta geroz eta jende gutxiago joaten dela erostera, baina bestalde, nahiz eta jendeak internet bidez prentsa gehiago kontsumitzen duen, honek ez du errentagarritasunik. Hau da, ez du dirurik ematen.

Gai honen inguruko azken albistea Estatu Batuetatik dator, non bertako 5 egunkarietatik 1ek, beraren edukiak kontsumitzeko kobratu egiten duten. Agian, hau litzateke irtenbidea, baina ez dut uste Nafarroa, Estatu Batuak bezain garaturik dagoenik teknologia aldetik, eta are gutxiago jende heldua. Beraz, esango nuke, jende heldua bizi den bitartean, paperezko egunkariak berdin jarraituko dutela, baina etorkizun hurbil bati begira birmoldaketaren bat pentsatu beharko dutela; hala nola, astean zehar edizio digitala saltzea, eta aste bukaeretan paperezkoak edo paperaren erabateko desagertzea.



Gainera, jendeak gaur egun berehalakotasuna bilatzen du, eta hori, ez da paperezko egunkarietan aurkitzen, egunkari digitaletan baizik. Beraz, paperaren etorkizuna nahiko ilun ikus daiteke ikuspuntu guztietatik.

Makina bat buru hauste ematen ari da azken urteotan paperaren inguruko gai hau, eta oraindik inor ez da hausartu pausurik ematera, baina ordua heltzear dago. Irtenbideren bat bilatu behar da, eta hartu behar den erabakia ez da xamurra izango, baina bai hartu beharrekoa. Eta hori, nire uste apalean, paperezko egunkarien alboratze batean oinarritu beharko litzateke, papera desagertu eta teknologia berrien aldeko apustua egin. Hori bai, beti ere ordainpekoa izan dadila edizio digitala.






No hay comentarios:

Publicar un comentario